XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enkarterrietan ere euskaraz

Enkarterriak, Bizkaiko azken eskualdea Kantabriaruntz, ez dira ezagunak bertan euskara erabiltzen duen jende kopuruarengatik.

Hala ere, eta beste zonaldeetan gertatzen ari den bezala, euskarazko ereduak indarra hartzen ari dira.

Karrantza, Lanestosa, Zalla eta Alonsotegiko zentro publikoek eskaintzen dute euskara hutsezko eredua, hau da, D eredua, eta Turtzioz-eko Jose Sierra ikastetxe publikoa da A eredua soilik eskeintzen duen zentro bakarra.

Karrantzako Haur Hezkuntzan D eredua eskaintzen da soilik, eta A eredua desagertzear dago, izan ere 227 ikasleetatik 38 bakarrik daude matrikulatuta eredu honetan.

Institutoan matrikulaturik dauden 82 ikasleetatik 12 D ereduan daude, hala ere esan beharra dago aurreko ikasturtean ez zegoela inor matrikulaturik eredu honetan.

Zalla/Otxaranen gauzak desberdinak dira.

Mimetiz zentro publikoko Haur eta Lehen Hezkuntzan matrikulatu diren 358 ikasleetatik 14 besterik ez daude A ereduan, beste guztiak D ereduan daude.

Bestalde, DBHn dauden 185 ikasleetatik gehienak D ereduan daude.

Lanestosako Herri Eskolan ere ikasle gehienak D ereduan ikasten dute, izan ere 15 ikasleetatik 11 eredu honetan daude.

Arcentalesen, D eredurik ez badago ere, B ereduan 11 ikasleetatik 3 euskaldunak dira.

Alonsotegi ikastetxe publikoko ikaslegoaren %90a D ereduan dago.

Bestalde, eskualdeko beste ikastetxe guztiek eskaintzen dute B eredua.